Kulturaren 21 Agenda hirien kultura garapenaren inguruko nazioarteko agiria da, eta giza eskubideen, kultura aniztasunaren eta iraunkortasunaren printzipioak ditu oinarri.

Kulturaren 21 agenda adierazpen bat da eta 5 gai nagusiren inguruko 67 artikuluk osatzen dute: (a) kultura eskubideak, (b) iraunkortasuna eta lurraldea, (c) ekonomia, hedabideak eta kultura industriak, (d) gizarteratzea nahiz parte hartzea, eta gobernantza.

Kulturaren 21 Agenda Bartzelonan jaio zen, 2004an, Hiri eta Toki Gobernu Batuak (HTGB) osatzeko prozesuaren baitan, eta kultura zein garapenari buruzko ezagupenak agiri bakarrean biltzen ditu.

 
Hiri eta toki gobernuak batuak mundu erakundeak Kulturaren 21 Agenda hartu zuen bere kultura programen erreferentzia agiri gisa, eta bere gain hartu zuen onetsi ondorengo prozesua koordinatzeko zeregina.HTGBko kultura batzordeak koordinatu egiten ditu Kulturaren 21 Agenda zabaltzeko eta abian jartzeko lanak eta, horretaz gain, garapen prozesuen muinean kultura jartzen duten hiri, tokiko gobernu eta sareak biltzeko gune ere bada.
Kulturaren 21 Agendak kultura politikei buruzko eztabaidak sustatzen ditu mundu osoan: hiri eta tokiko gobernuek Kulturaren 21 Agenda baliatzen dute haien kultura politikak prestatu eta abian jartzeko, bai eta kulturak iraunkortasunaren laugarren zutabe gisa duen zeregina sustatzeko ere. Halaber, Kulturaren 21 Agenda hiriek kultura-globalizazioari egiten dioten berariazko ekarpentzat jo daiteke.

iconea21c-bd-SPA